XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Don Juan, Bartzelona'ko Kondeagaz izketaldia

Gure lankide dan Xabier Gereño'k, joan dan udaran Portugal alderako ibillaldia egin zuan, eta gure irakurleak beraren pasa-aldi guziak irakurtzeko aukera izan zuten ZERUKO ARGIAn.

Ibilli aretan, Estoril'eraiño iritxi zan.

An du bere egon-lekua geienetan Don Juan, Bartzelona'ko Kondeak, Alfontso XIII'aren semeak.

Gure Xabier aruntza eldu zanean, etzegoen bertan Don Juan, eta aren ordez, beraren Idazkariarekin alkartu ta oni galderak egin zizkion.

Galdera aiek Don Juan'i erakustekoak ziran eta Ramon Padilla jaunak Urrilla'ren 15'garrenean gure Gereño lagunari Don Juan'en erantzunak bialdu zizkion.

Guk eztegu, erantzun auek argitaratzerakoan, inoren aldeko politikarik egiteko asmorik.

Ta onela, beste edozeinen erantzunak artzeko ere prest gaude.

Ez ori bukarrik, gure aldetik pozik aundiena izango genduke, politikan, naiz diru-arazoetan, naiz elizan agirien diran jaunak, beren iritziak emango ba-lizkigute, gure euskera ta Euskalerriaren Jakintzari buruz, ZERUKO ARGlAn argitaratzeko.

San Juan bezperan, aurtengo bagillan, Portugal'etik nintzala, Estoril'era elduterakoan, Don luan, Barzelona'ko Kondea ikusi bear nebala bururatu yatan.

Beti da interesantea jakitea zer pentsetan daben gure izkuntza, gure kultura ta gure folkloreari buruz bere etorreran parte artu al leikenak.

Baña ezin izan neban ikusi, ta galdera batzuk bialdu nebazan berak erantzuteko.

Aurretik esan bear dot ni enoala emen politika egitera.

Au idazteak ez dau esan gura ni bere alde edo bere kontra nagoanik.

Eta geyago barik, ara emen galdera-erantzunak:

>1.ampdeg; Badakizu euskeraz itz egiten?

- (Barzelona'ko Kondeak ). Eztakit euskera, baña antziñako izkuntz ortako itz asko ezagunak dodaz ainbeste urtetan egiñiko itxasibilkeratan euskaldun mariñelei entzunda.

Españar naizen eskero ta geyago Dinastiako herederoa nazan aldetik bearrezkoa dot ainbeste balio dauan euskal izkuntzan nire interes andiena imintea.

Euskera da peninsulako zibilizaziño zarraren irudi bizi ta ederrena.

2.ampdeg; Zein da zure iritzia euskal izkuntzari buruz?

- Egia da euskera gero ta gitxiago itz egiten dala, bai España ta bai Prantzian.

Ori olan da zibilizaziño industriala aurrera doalako, beste lurraldetatik jendea pilloan etorri dalako ta gañera gitxi idatzi dalako.

Izkuntza bat, bakarrik itz egiteko erabilten bada, baña gitxi idazteko, ezta errez artuko kultura bide lez.

3.ampdeg; Euskera krisis baten dago; euskeraz egiten dabenak gero ta gitxiagoak gara. Zer egin bearko zan bai partikularki, bai ofizialki, izkuntza indartuteko?

- Nik uste dot bearrezkoa dala euskerari eutsitea, galdu ez dadin.

Badakit zeozer egiten dala, euskeraren alde, Real Sociedad de Amigos del Pais, Euskaltzaindia ta beste batzuren aldetik.

Jakin dot, ofizialki, zeozer egin dala, Unibersidade batzutan euskal katedrak zabalduaz.

Oraintsu irakurri dot zelan españar talde batek Gero argitaraldu dauala, bilingue.

Liburu gitxi idatzi dira euskeraz eta au da euretariko bat.

Ori guztia bearrezkoa da baña orren gañetik izkuntzak bultzakada bat bear dau, españar izkuntza baztartu barik, bearrezkoa dogulako gure bizitzako artuemonetarako, etxekoandreak jarraitu dagien euskeraz otoi egiten irakasten euren semeai, bai aitagurea bai Agur Maria antxiñakoak.

4.ampdeg; Zein da zure iritzia euskal folkloreari buruz?

- Españar folkloreko aberastasun andienetarikoa da euskal kultura erritarra.

Dantzak, abestiak, bereganatuten nabe euren ritmoearen indarragaitik, sentimentuaren sakontasunagaitik eta dauken biguntasuna dala ta.

Ezpata-dantza da, ziurki, peninsulako militar agerketarik zarrena.

Ikusi dot pelota jokoa, pelotari onak jokatua, Ameriketara egiñiko ibillaldietan.

Eta nire barrua ikutu egiten daust Boga boga edo agur erregiña entzuten dodazanean, euskaldun mariñelak abestuta.

5.ampdeg; Esan gura dozu zeozer geyago 600.000 euskaldunai euren ZERUKO ARGIA ta HERRIA asterokoen bitartez, eta 23.000 euskal folklore taldeetako gazteei euren TXISTULARI ta DANTZARI aldizkarien bidez?

- Zeozer geyago esan gura dot aldizkari orreitako irakurleei, ta eunka millaka euskaldunai, España ta mundu zear zabalduta dagozanai.

Onore da nitzat Bizkai'ko jaun tituloa eroatea ta onek beartuten nau españar sendiko talde ori kontuan artzea.

Eurak egon ziran gure historiko momentu andietan birtutez beteak.

Onaño, Don Juan'egaz egindako galdera-erantzunak, eta eskerrak emon bearrean nago, nire galderai erantzunak emon dauzalako.

Nire iritziak, emen aitatu dirazan gaiei buruz, ezagututen dozuez asteroko ontan argitaraldu dodazan lanen bidez.

Baña gaur egoki da barriztatea nik euskera bizi bat gura dodala ta ori lortuteko, eskoletan, batxilleratoan eta karreratan sartu bear da gure izkuntza, ofizialki.

Bardin izparringi, irrati ta telebisiñoan.

Sarri esaten da euskera derrigorrez il bear dauala, gaurko munduak eztaukalako lekurik kultura txikientzat.

Bana, egia da ori? Nik uste dot izkuntza bateri biziteko oportunidade guztiak emoten ez bayakoz, ezin dogula esan derrigorrez ilten dala.

Euskerari ez yakoz orañarte oportunidade orreik emon, eta ezin dogu jakin ziurki euskera derrigorrez ilten dan, edo norbaitek ilten dautsan.